IX. Kros Mistoa irudietan

Uztarria.eus 2018ko aza. 7a, 09:33

Joan zen zapatuan jokatutako IX. Kros Mistoaren bideoa egin du Erlo Telebistak. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako lasterketa arratsaldez egin zen, eta 54 bikotek bukatu zuten 6,2 kilometroko proba. Maite Arraiza barakaldarra eta Urtzi Murgia lazkaotarra (23:16) izan ziren helmugaratzen aurrenak. Lehen azpeitiarrak, berriz, Vanessa Cerrajero eta Antonio Carmona (26:50) izan ziren. Honako lotura honetan ikus daitezke lasterketako irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide