San Martin Astea agurtu dute adinekoen egoitzan

Uztarria.eus 2018ko aza. 11a, 12:26

Ekitaldiz eta hitzordu bereziz betetako zazpi egunen ostean, San Martin eguneko mezarekin agurtu dute gaur, igandea, San Martin Astea herriko adinekoen egoitzan.

Atzo, familien bazkariaren bueltan festa eguna izan zuten egoitzan, aurreko egunetan izan zituzten hitzorduak borobiltzeko. Gitarristen eta Kantujirakoen emanaldia, Iraurgi Ikastetxeko zein Juan Antxieta musika eskolako ikasleenak, bertsolarienak edota abeslarienak izan dituzte astean zehar egoitzan, baita egoiliarren karta jokoak eta bestelakoak ere. Horietako batzuen argazkiak ikus daitezke bilduma honetan.

(Argazkiak: San Martin egoitza eta Uztarria)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide