Ostiralean, azaroaren 16an, egingo dute Plazatarrak egitasmoaren ikasturte honetako bigarren saioa. Euskal kultura izango dute ardatz Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko gaztetxoei eta horien gurasoei zuzendutako saioan. Plazan elkartuko dira 17:30ean, eta 19:30era arte hainbat ekintzaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.
Izena eman beharko da Plazatarraken parte hartzeko, eta asteazkena, azaroaren 14a, izango da horretarako azken eguna. Gazte Informazio Bulegoan nahiz herriko bi ludoteketan eman ahal izango da izena. Ohiko legez, lau umeko, gutxienez, guraso edo heldu batek ere eman beharko du izena.