Seamus Heaneyren poemak, Orkatzera

Uztarria.eus

Checkpointa Nuarbeko itsasoan emanaldia eskaini zuten atzo, asteazkena, Xabi Borda eta Jose Luis Otamendi idazleek Orkatz kultur elkartean. Ipar Irlandako Seamus Heaney idazlearen poemak irakurri zituzten; izan ere, joan zen urrian haren antologia euskarara ekarri eta liburua argitaratu zuen Bordak Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak proiektuaren barruan. Atzokoan antologian bildutako hainbat poema errezitatu zituzten bi idazle azpeitiarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide