Atzo Galiziako Marinen aurka 71 eta 66 irabazi ondoren, Zilarrezko LEB ligako liderra da Juaristi ISB mendebaldeko multzoan, beste lau talderekin batera.
Lan asko eginez, garaipen baliotsua lortu zuten Juaristikoek Azpeitiko kiroldegian Marin talde indartsuaren aurka. Atsedenaldira atzetik iritsi arren, bigarren zatian Lolo Encinasen taldeak markagailuari buelta eman zion eta ligako bosgarren garaipena eskuratu zuen, maila oneko saskibaloia eginez. Azpimarratzekoa izan zen bigarren zatian Beraza, Sanz, Azpeitia eta Merketegi gazteek egin zuten lan bikaina.
Zilarrezko LEB ligak etenik ez du eta datorren igande arratsaldeko bostetan Avilan jokatuko du Juarisrik, orain bi urte ISBkoek Urrezko LEB ligarako igoera matematikoa ziurtatu zuten kantxa berean, hain zuzen.
Añares ISB-Segle XXI
Añares ISBk berriro etxean jokatuko du asteburu honetan. Igande goizeko hamaiketan, Segle XXI taldea izango du aurkari Azkoitiko kiroldegian. Luis Agirreren nesken asmoa da denboraldiko bosgarren garaipena pilatzea eta sailkapeneko goikaldean egonkortzea.