Euskaraldia

Euskaraldiari lotutako elkarrizketa serie berezia egingo du Uztarriak datozen egunetan

Uztarria.eus 2018ko aza. 22a, 12:06

Bihar hasita, hainbat herritarri elkarrizketak egingo dizkio Uztarria.eus-ek Euskaraldia ariketa sozialak irauten duen 11 egunetan, Euskararen 11 ertzak seriearen barruan. Bihar irakurri ahal izango da lehen elkarrizketa, Iñaki Bastida Egurra ta Kitto musika taldeko bateria-jotzaileari egindakoa.

Bihar, ostirala, hasiko da Euskaraldia ariketa soziala, eta egitasmoak iraungo duen 11 egunetarako elkarrizketa serie berezia prestatu du Uztarria.eus-ek. Hain zuzen ere, Euskaraldiari lotuta, hainbat eremutako herritarrei elkarrizketak egingo dizkio komunikazio taldeak. Besteak beste, administrazio publikoan lan egiten duen pertsona bati, unibertsitateko ikasle bati, ikerlari bati, musikari bati, euskara ikasten ari den herritar bati, sare sozialetako erabiltzaile bati, guraso bati eta familia erdalduneko pertsona bati egindako elkarrizketak kaleratuko ditu Uztarriak Euskararen 11 ertzak seriearen barruan. Bihar irakurri ahal izango da lehen elkarrizketa, Iñaki Bastida Egurra ta Kitto musika taldeko bateria-jotzaileari egindakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide