Harkaitz Canoren 'Fakirraren ahotsa' liburuaren azala egin du Xabier Gantzarainek

Uztarria.eus 2018ko aza. 22a, 13:16

Harkaitz Canok kaleratu berri duen Fakirraren ahotsa liburuaren azala egin du Xabier Gantzarain Azpeitiko Kultur Mahaiko teknikari eta idazle azkoitiarrak. Canoren eskariz egin du lana Gantzarainek, eta ez da Susa argitaletxeak kaleratutako liburu baten azala egin duen lehen aldia; izan ere, besteak beste, Jose Luis Otamendiren Euri kontuak (1999) eta Cano beraren Neguko zirkua (2005) lanenak ere egin zituen, baita Anari abeslariaren Zebra diskoaren (2005) diseinua ere. "Aspaldian utzita nuen marrazkien arloa, baina Canok eskaera egin zidan, eta...", azaldu dio Gantzarainek Uztarria.eus-i. (Argazkia: Armiarma.eus)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide