Atzo, azaroak 23, hasi zen Euskaraldia, eta horren harira, egitasmoaren hasiera festa izan zen Azpeitian. Musika izan zen protagonista. Izan ere, 11 zuziri bota ostean, 18:45 aldera, Juan Antxieta Musika Eskolako kideek Musikalean ekintza eraman zuten plazara eta Alde Zaharrera. Musikari gazteek euskal kantekin alaitu zituztenak Alde Zaharreko kaleak. Horrez gain, hasiera ekitaldian hitza hartu zuten Euskaraldiaren Azpeitiko batzordeko Jon Bikendik eta Aintzane Garmendiak. Haiek eskerrak eman zizkieten egitasmoan parte hartzera animatu diren ia 2.000 lagunei, eta Euskaraldiaren ariketak iraungo dituen 11 egunetarako hainbat gogorarazpen eman zituzten.