Mikel Laboaren omenezko murala marraztu dute gaur, azaroak 24, Goikokaleko horma batean. Laboaldiaren barruan egin dute horma irudia, eta Olatz Alkorta artista azpeitiarrak eta Kultur Mahaiko kideak aritu dira margoketa lanetan, inguruko denen begiradapean. Orain, leku horretatik igarotzen diren herritarrek aldiro ikusiko dute Laboa oroitzeko sortutako horma irudia. Izan ere, abeslari eta poetaren lana eta izana –unibertso poetikoa– herriratzea da Laboaldiaren xedeetako bat. Abenduaren 1ean beteko dira hamar urte Mikel Laboa hil zela, eta urteurren hori aprobetxatu nahi izan dute antolatzaileek Laboaren irudia gogora ekartzeko. Laboa omentzeaz gain, hura ezagutzen ez duten gazteei haren irudia gerturatzea ere bada antolatzaileen nahia.
Hona hemen datozen egunetarako egitaraua: