Euskaraldiko bukaera ekitaldia egingo dugu astelehenean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko aza. 29a, 10:30

18:30ean hasita, egingo dute ekitaldia Sanagustin kulturgunean. Hainbat herritarrek hartuko dute hitza, 11 egun hauetako esperientziak kontatzeko; datuen azalpen laburra egingo da, eta luntxa egingo dugu ondoren.

Euskaraldiko bukaera ekitaldia egingo dugu datorren astelehenean, abenduaren 3an, Sanagustin kulturgunean, 18:30ean hasita. Hainbat herritarrek hartuko dute hitza, 11 egun hauetako esperientziak kontatzeko; datuen azalpen laburra egingo da, eta luntxa egingo dugu ondoren. Asteleheneko ekitaldiarekin, euskaraz bizitzeko gure konpromisoa berretsiko dugu, hamabigarren egunetik aurrera ere, berdin-berdin jarrai dezagun.

Herritar guztiak daude gonbidatuta asteleheneko ekitaldira. Bertan ikusiko gara!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide