Garmendipe futbol zelaia, Azpeitia
Hirugarren Mailako 15. jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute Lagun Onakek eta Santutxuk. Talde azpeitiarra bolada txarrean da azken 21 puntuetatik hiru baino ez lortuta. Aulkian ere, aldaketa izan da astean zehar, eta Aitor Zubizarreta azpeitiarrak hartu du Igor San Miguelen lekua. Santutxu play-off postuetan dabil borrokan; hala ere, azken lau jardunaldietan bi berdinketa lortu eta bi neurketa galdu ditu. Puntu premian da Lagun; zaleen laguntza, beraz, ezinbestekoa izango da! Larunbatean denok Garmendipera!