Herriko musikariek Sanagustinen agurtuko dute Laboaldia bihar

Uztarria.eus 2018ko aza. 30a, 16:00

Herriko hainbat musikarik Laboaldia agurtuko duen Laboa hamaika ahotsetara kontzertua eskainiko du, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Sarrera bost euro ordaindu beharko da, eta Sanagustinen edo Kulturaz.eus webgunean daude salgai.

Laboaldia azken txanpan da. Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak Mikel Laboaren figuraren bueltan osatutako egitasmoak hainbat hitzordu bete ditu hilaren 21az geroztik, eta gaur eta bihar egingo dituzte azkenak. Gaur, ostirala, arratsaldean, Zumeta margolariak Usurbilen duen estudiora bisita egingo dute, eta 21:30ean hasita, Ibon RGren Laboaren belarria solasaldia eta entzunaldia izango dira Gaztetxean.

Bihar, berriz, herriko hainbat musikarik Laboaldia agurtuko duen Laboa hamaika ahotsetara kontzertua eskainiko du, Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Olatz Prat, Jon Gurrutxaga, Ane Bastida, Felipe Murillo, Iraia Bereziartua, Juan Azpillaga, Paul Beitia, Amaia Aranaga, Juan Ramon Aizpitarte, Jon Zubizarreta, Ainhitze Bereziartua, Aritz Unanue, Martin Azpillaga, Eider Bereziartua, Ignacio Arakistain, Asier Bereziartua, Ane Jurado, Aitor Bengoetxea, Joseba Eizagirre, Eusebio Beloki, Irati Aranguren, Onintza Valverde, Eric Rodriguez, Pello Arribas, Josu Carrasco, Iosu Garate, Oihana Elduaien eta Jon Alberdi dira oholtzara igoko diren herritarretako batzuk.

Sarrera bost euro ordaindu beharko da, eta Sanagustin kulturgunean edo Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke. Kultur Bonoarekin doan ikusi ahal izango da emanaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide