Betekada hartu du Madalenako Ospitaleak 'El Camino Ignaciano en Euskadi' ikusteko

Uztarria.eus

El Camino Ignaciano en Euskadi dokumentalaren bi atalak estreinatu zituzten atzo arratsaldean Madalenako Ospitalean. Ikusmina sortu zuen estreinaldiak, eraberritutako eraikina jendez bete baitzen. Azpeitia eta Manresa lotzen dituen Inaziotar Bidea ezagutarazteko eta sustatzeko egitasmoaren barruan egin dute dokumentala. Loiolako Inaziok osatu zuen ibilbide horren Gipuzkoako eta Arabako etapak erakusten ditu.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide