Miren Artetxek margolanen erakusketa zabaldu du

Uztarria.eus 2018ko abe. 5a, 12:10

Miren Artetxe (Arroa Goia, Zestoa, 1958) Azpeitiko bizilagunak berak egindako margolanen erakusketa zabaldu du Betharrameko erakusketa aretoan. Atzo arratsaldean zabaldu zituzten Miren Artetxeren marguak izenburudun erakusketaren ateak, eta abenduaren 16ra arte egongo dira zabalik. Artetxek ondutako askotariko margolanak astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, izango dira ikusgai; asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara irekiko dute aretoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide