Euskaraldiaren balorazioa egingo dugu bihar, nazio mailako ikerketa kualitatiborako datuak biltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko abe. 10a, 11:00

Euskaraldiaren balorazioa egiteko saioa izango dugu bihar, asteartea, 19:00etatik 19:45era, Sindikatu Zaharreko lehen solairuan. Saio horretan jasoko ditugu 11 egunetan bizitako esperientziak eta sentimenduak, eta ariketa beraren hausnarketa egiten saiatuko gara.

Euskaraldiko antolatzaileak ikerketa bat egiten ari dira Soziolinguistika klusterrarekin batera. Horrekin lotuta, agian, galdetegi sortaren bat beteko zenuen. Bada, hori osatzeko, 30 udalerri aukeratu dituzte ikerketa kualitatiboa egiteko. Horietako bat Azpeitia da. Beraz, talde dinamika saio baten bidez beteko dugu galdetegi hori.

Herritar guztiak animatu nahi ditugu biharko saioan parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide