Andoni Ortuzarrek egungo egoera politikoaz hitz egingo du ostegunean

Uztarria.eus

EAJren EBBko presidenteak Kataluniaz, datorren urteko hauteskundeez zein Azpeitiko beharrei buruz hitz egingo du Batzokian. 20:00etan hasiko da solasaldia.

Azpeitiko EAJk antolatuta, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) lehenedakariak hitzaldia eskainiko du ostegunean, hilaren 13an, Batzokian. EAJko alderdikideekin eta afiliatuekin elkartuko da Ortuzar, eta EAJko presidenteak gaur egungo egoera poltikoaz hitz egingo du; zehazki, Kataluniaren eta Espainiaren egoera, trasferentzia ekonomikoak eta datorren urtean egingo diren udal, foru eta Europako Parlamenturako hauteskundeak izango ditu hizpide. Era berean, Azpeitiko eta Urola eskualdeko beharrei buruz ere jardungo duela aurreratu du alderdiak. 20:00etan hasiko da solasaldia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide