Esklabak-Iturtzulo eremuan, Done Jakue kalean eta Bustinzuriko Errebalean eraikiko dituzten babestutako etxebizitzen zozketarako onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Azpeitiko Udalak. Alegazioak aurkezteko epea ere zabaldu dute dagoeneko, eta herritarrek abenduaren 27ra arte izango dute horretarako aukera udaletxean.
Esklabak-Iturtzulo eremuan babes ofizialeko 29 etxebizitza eta udal sustapeneko 33 etxebizitza zozkatuko dituzte lehen fasean –bigarren fasean babes ofizialeko 39 eta udal sustapeneko 28 egingo dituzte–, eta horien zozketarako zerrenda da argitaratutakoa; Donejakue kalean eta Bustinzuriko Errebalean, aldiz, zortzi etxebizitza tasatu egingo dituzte.
Josu Labaka zinegotziak azaldu duenez, etxebizitzen "beharra erreala" da: "Jende askok eman du izena, eta horrek erakusten digu aurreikusten genuen etxebizitza beharra erreala dela. Prozesua ondo doa, bai zerrendena, baita etxebizitzak eraikitzeko tramiteena ere". Zozketa urtearen hasieran egitea aurreikusten du Udalak.
Zerrendak
Esklabak-Iturtzulo (BOE)
- Kupo orokorreko behin-behineko zerrendak:
– Onartuak
- Mugikortasun mugatua dutenen behin-behineko zerrendak:
– Onartuak
Esklabak-Iturtzulo (Udal sustapeneko etxeak)
- Kupo orokorreko behin-behineko zerrendak:
– Onartuak
- Mugikortasun mugatua dutenen behin-behineko zerrendak:
– Onartuak
Donejakue kalea eta Bustinzuriko Errebala (Udal sustapeneko etxeak)
- Kupo orokorreko behin-behineko zerrendak: