Eskuz egindako produktuak, plazara

Uztarria.eus

Gaur, asteartea, beraiek eskuz egindako produktuak saltzen ari dira Goienetxe fundazioko kideak plazan. Azoka eguna dela aprobetxatu dute, eta bitxiak, giltzatakoak, bufandak eta abar eskura daitezke udaletxe azpiko arkupeetan jarri duten postuan. 13:00etara izango dira bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide