Gabonen atarian jaialdia egin dute Iraurgiko ikasleek

Uztarria.eus 2018ko abenduaren 17a

Gabonetako oporren atarian, jaialdia egin zuten Iraurgi Ikastetxeko ikasleek joan zen zapatuan Izarraitz pilotalekuan. Hainbat dantza eta kantu saio eskaini zituzten Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek, eta batukada ere egin zuten Alde Zaharrean. Ehunka guraso eta lagun izan ziren emanaldiaz gozatzen, eta bukaeran bi otarre zozkatu zituzten ikusleen artean, eta bildutako dirua Caritasera bideratuko du Iraurgi Ikastetxeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide