Cristopher Robin filmaren hiru emanaldi izango dira larunbatean eta igandean Soreasu antzokian. Larunbateko emanaldia 19:30ean izango da, eta igandekoak 16:30ean eta 19:30ean. Adin guztietako ikusleei zuzendutako komedia generoko filma da Cristopher Robin, 2018an AEBetan ekoiztutakoa. Marc Foster da Disneyren lanaren zuzendaria, eta 104 minutuko iraupena du.