Gure Esku Dagoren Tripontzia loteria salgai dago Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2018ko abe. 20a, 11:55

Zozketa 2019ko urtarrilaren 21ean egingo dute. Sari nagusia 60.000 eurokoa izango da, eta 2.000, 1.500 eta 1.000 euroko sari ugari ere banatuko ditu aurten Tripontziak. Herriko hainbat taberna eta saltokitan eskura daitezke txartelak. Bihar, Santo Tomas eguna, kalean ere salduko dute Tripontzia Gure Esku Dagokoek.

Gure Esku Dago talde autofinantziatua da, bazkideen kuotekin eta Tripontzia bezalako egitasmoekin mantentzen da bereziki. Beraz, bereziki garrantzitsua da herritarrek ekarpena egitea.

Azpeitian, leku hauetan eskura daiteke Tripontzia:

Tabernak, kafetegiak eta ostatuak:

Amaia, Añota, Aratzerreka, Baigera I, Baigera II, Berdie, Bordatxo, Egaña (Landeta), Eguzkitza, Ertz, Etxe-Zuri, Garmendipe, Hartzubia, Loiola hotela, Ina okindegia, Inka, Itzira, Izaro, Jim Clark, Juantxo Txiki, Kantoi, Korrale, Laratz, Lorea taberna, Mendizabal, Niza, Ongi Etorri, Orkatz, Uranga, Urola Express, Xiriako, Zuar, Zuhatz.

Dendak eta bestelakoak:

Azpeitia autoeskola, Biur, Egoki janaridenda, Etxahun, Ikasberri Ikastola, Intxausti harategia, Iris, Jaka janaridenda, Kili Kolor, Kimu Bat, Kiribil, Sugoi, Labe Txiki I, Labe Txiki II, Urrestillako denda.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide