Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuituraren barruan joko dute etzi Azpeitian, Sanagustin kulturguneko Arkupean, Grande Days taldeak eta Reuben RGk. 19:00etan hasiko da lehen kontzertua. Sarrera doan izango da.
Miztura, Havoc, Rumano Power edo Anai Arrebak taldeetan aritutako Ion Grijalbok, Ander Bildosolak, Jose Lluchek eta Ignacio Bilbaok 2013an sortutako taldea da Grande Days (goiko bideoan). Post-rock musika jorratzen dute donostiarrek.
Reuben RG, berriz, Ruben Ramos da. Cohen taldearen ahotsa eta gitarra izandakoak bakarkako ibilbideari eutsi dio. Beheko bideoan, bere musika eta azalpenak entzun daitezke: