Santo Tomas, festa goizetik gauera

Uztarria.eus 2018ko abe. 20a, 20:16

Iazko Santo Tomas egunean hartutako irudia.

Herriko ikastetxeek eta elkarteek jan-edanerako plazan jarriko dituzten zortzi postuen eta Azoka Plazan egingo den azoka bereziaren bueltan hasiko da biharko festa, baina iluntzera arte luzatuko da giroa kaleetan.

Bihar Santo Tomas eguna da eta, urtero legez, festarako gogoa duenak ez du aitzakiarik izango Azpeitian. Goiz hasiko dira ekitaldiak Gabonen aurreko festa egun handian. Herriko ikastetxeek eta elkarteek jan-edanerako plazan jarriko dituzten zortzi postuen eta Azoka Plazan egingo den azoka bereziaren bueltan hasiko da biharko festa, baina iluntzera arte luzatuko da giroa kaleetan. Musikarien kalejirak, aurten Izarraitz pilotalekuan jokatuko diren pilota finalak, herri kirol erakustaldia, bertsolariak, dantza txapelketa, Sareren photocalla, Gaztetxekoen kalejira, DJak... osagai ugari eta askotarikoak izango ditu biharko festak.

Hona hemen, Santo Tomas eguneko egitarau osoa:

Goizean. Udazkeneko azoka berezia Azoka Plazan.

10:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.

10:00. Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketako finalak, Izarraitz pilotalekuan.

11:00. Udal Musika Bandaren kalejira.

11:30. Gaztetxekoen kalejira, trikitilariek lagunduta, Perez Arregi plazatik.

Ondoren. Eltziegoko gaiteroen kalejira.

12:00. XXXVI. Antzerki Topaketetako Ikusleen Sariaren banaketa ekitaldia udaletxeko aretoan.

12:00. Herri kirol erakustaldia, plazan. Aizkoran Mikel Larrañaga eta Iker Vicente ariko dira. Harrijasotzen, berriz, Udane Ostolaza, Aimar Irigoien eta Joseba Ostolaza.

12:00. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso bertsolarien saioa, plazako kioskoan.

12:00. Itsasiko ttuntturroen eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilarien kalejira.

13:00etik 16:00. Bentazaharreko Mutiko Alaien emanaldia kalez kale.

13:00. Erraldoien, buruhandien eta Eltziegoko gaiteroen kalejira.

13:00-15:00. Sareren photocal gunea Plaza Txikian.

Arratsaldea. DJ Referee ariko da plaza musikaz alaitzen.

18:00. Gazteen XVIII. Dantza Sueltoko Azpeitiko Txapelketa, Sanagustin kulturgunea.

19:00. Jainekin txaranga kalez kale.

23:30. DJ Kanpax eta DJ P4ul ariko da Sanagustin kulturgunea girotzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide