Olentzeroren bisita jaso dute gaur, abenduak 20, Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Iraurgi Ikastetxeko haurrek. Iraurgiko eta Karmelo Etxegaraiko ikasleak izan dira ikazkinaren bisita jasotzen aurrenak, Olentzerok goizean egin baitie bisita. Ikasberriko haurrek eta gaztetxoek, aldiz, arratsaldean egin diote harrera. Herriko ikasleek beren gutunak eman dizkiete Olentzerori, eta Gabon kantak abestuta, ilusioz agurtu dute urtea, oporren hasiera ospatzearekin batera.