Santo Tomas egunaren atarian egin dute beste urte batez Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa, eta ohi bezala, Soreasu antzokia goraino bete da emanaldian. Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, punta-puntako bertsolariak izan ziren atzo gauen hango oholtza gainean, eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Aitor Salegi, Andoni Egaña eta Alaia Martin aritu ziren kantuan. Giro polita sortu zuten guztien artean, eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolari azpeitiarrak jarritako gaiei erantzunez sortu zituzten bertsoak saioan parte hartu zutenek. Ikusi Kulturaz kooperatibak ateratako argazkiak, hemen: