Azketa eta Julian Barrenetxea abesbatzek Gabonetako kontzertua eskaini dute

Uztarria.eus 2018ko abe. 23a, 14:59

Azketa Ahots Taldeak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak Gabonetako kontzertua eskaini dute gaur eguerdian Sanagustin kulturgunean. Jende asko bildu da abesbatzen kontzertua entzuteko. Azketako abeslariek jardun dute aurrena kantuan Luis Mari Galdosek zuzenduta; Ama (doinu herrikoia), Seaska ertzean (J.Brahms), Aurtxoa seaskan (G.Olaizola) eta Elurra (Sergei Jaroff) abestu ditu ahots taldeak. Segidan, Julian Barrenetxeakoek Gau illunak (Xabier Sarasola), Gabon eguna (Demetrio Iriarte), Baratze bat (Xabier Sarasola) eta Padre nuestro (Manuel Soler) abestu dituzte, Javier Alberdik zuzenduta. Kontzertua bukatzeko, bi taldeek batera kantu hauek abestu dituzte: Belengo herri polita (arm. Felix zabala), Hator hator (arm. J.M. Altuna), Adeste fideles (J.Reading), Birjina maite (herrikoia) eta Jainko gaua (J.M.Altuna). Pianoa jotzen Mikel Arenasek jardun du, eta flauta Haizea Urangak eta Miren Badiolak jo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide