Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertua emango du bihar

Uztarria.eus 2018ko abe. 24a, 12:26

Iazko Udal Musika Bandaren kontzertua.

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 13:00etan hasita. Unai Frantsesenaren zuzendaritzapean, bederatzi abesti joko dituzte musikariek.

Urtero bezala, Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertua emango du bihar, abenduak 25. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 13:00etan hasita. Unai Frantsesena ariko da zuzendari lanetan, eta bederatzi abesti joko dituzte musikariek zuzenean. Honako hauek dira bihar eskainiko dituzten kantak:

-A Canadian Brass Christmas (Moldaketa: Howard Cable)

-Mesias (Bartolome de Ercilla; moldaketa: J. M. Altuna)

-El buen rabadan (Herrikoia Katalunian; moldaketa: M. Navarro Mollor)

-Gaur da nere kristauak (Moldaketa: J. M. Altuna)

-Joxepe ta maria/ Birjina maite (Moldaketa: Angel Briz)

-Hator, Hator (Moldaketa: J. M. Altuna)

-Christmas swing (Moldaketa: Dizzy Stratford)

-A Calipso Christmas (Moldaketa: Calvin Custer)

-A Christmas Carol Fantasy (Moldaketa: Takashi Hoshide)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide