Urte sasoi honetan egin ohi duten moduan, Azpeitira iritsi dira gaur, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi, eta inoizko harrerarik beroena jaso dute. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek nahiz Juan Antxieta Musika Eskolako haurrek zein Itsasi kultur taldeko dantzari txikiek, elkarrekin agurtu dituzte Olentzero eta Mari Domingi haien etorreran. Gaurko ekitaldian hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau. Argazki bilduma, hemen.