Inoizko harrerarik jendetsuena jaso dute Olentzerok eta Mari Domingik

Uztarria.eus 2018ko abe. 24a, 16:03

Azpeitira iritsi dira gaur, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi, eta inoizko harrerarik beroena jaso dute herritarren partetik. Izan ere, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek nahiz Juan Antxieta Musika Eskolako musikari gazteek zein Itsasi kultur taldeko dantzari txikiek, elkarrekin agurtu dituzte Olentzero eta Mari Domingi haien etorreran. Ekitaldi jendetsua, koloretsua eta alaia izan da gaurkoa. Ikasle zein irakasle San Martin egoitzaren atarian elkartu dira 12:30ean, eta kalejira egin dute Alde Zaharrean barrena. Argitxoz eta ikazkinez jantzitako dozenaka ikaslek Olentzeroren eta Mari Domingiren gurdiaren ondoan egin dute ibilbidea, eta ttuntturroek ireki diete bidea. Jendetza irten da kalera, Olentzero zein Mari Domingi agurtzera. Bi horiek plazan hartu dute hitza, ikasleek sortutako bertsoen eta aurreskuaren ostean. Giro epelean eta ederrean ekin diote herritarrek Gabon bezperako ospakizunei. Bideoa, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide