Mikel Labaka izango da Realeko gizonen lehen taldeko laguntzaile teknikoa

Uztarria.eus 2018ko abe. 26a, 16:57

Klubak gaur jakinarazi du Imanol Alguacilek entrenatuko duela taldea aurrerantzean, eta talde teknikoko kide izango da azpeitiarra. Orain arte Reala B taldeko bigarren entrenatzailea izan da Labaka.

Realak jakinarazi duenez, Imanol Alguacilek entrenatuko du aurrerantzean klub horren gizonen lehen taldea, eta Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) izango da haren laguntzaile teknikoa. Maiatzaz geroztik Asier Garitano izan da talde horren gidaria; berez, hiru denboraldirako erdietsi zuen hark Realarekin akordioa, baina ez du sasoia amaitzerik izan. Realak jakinarazi duenez, kargutik bota dute bergararra, eta harekin batera, taldea utziko du Miguel Perez prestatzaileak ere.

Orain arte Reala B taldeko bigarren entrenatzailea izan da Labaka, Alguacil entrenatzaile zela. Orain, oriotarrarekin batera, lehen taldera egin du salto azpeitiarrak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide