Ahul, baina baikor iritsi da Juaristi ISB urteko azken partidara

Juaristi ISBk urteko azken partida jokatuko du igandean, 18:00etan, Asturiasen. Baloncesto Gijon taldea izango du parez pare. Juaristi ISB oso emaitza bolada txarrean dago une hauetan, eta horri azken egunetako kolpe eta lesioak gehitu behar zaizkio. Beraz, taldea nahiko egoera ahulean dago liga partidari aurre egiteko. Hala ere, jokatzeko gai dauden jokalariak baikor daude, eta igandean garaipena lortuko dutenaren asmoa ute. Juaristi ISBk oraingoz zazpi garaipen ditu, eta aurreneko multzoan sailkatzeko igandeko neurketa irabaztea garrantzitsua litzateke. Baloncesto Gijon lau garaipenekin sailkapeneko azkena da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide