Vulk eta Kaskezur taldeek rock doinuak eramango dituzte bihar Sanagustingo arkupeetara

Uztarria.eus 2018ko abe. 28a, 19:36

Vulk taldeko musikariak.

Vulk eta Kaskezur musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute bihar, zapatua, 23:00etan hasita, Sanagustingo arkupeetan.

Rock gaua izango da bihar, zapatua, Sanagustingo arkupeetan. Izan ere, Vulk eta Kaskezur taldeak ariko dira zuzenean, 23:00etan hasita. Bilboko Vulk taldeak post-punk doinuak ekarriko ditu Azpeitira; Ground For Dogs beren bigarren lana argitaratu ostean, kontzertuz kontzertu dabiltza, bai musika aretoetan, baita Primavera Sound, Ebrovision edota Psych Fest bezalako jaialdietan ere. Kaskezur taldeak, berriz, 1990. hamarkadako taldeak gogoraraziko dizkie kontzertura bertaratzen direnei, rock, power-pop eta psicodelia doinuak jorratzen baitituzte.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide