Yogarekin hobetu al daiteke norbere sexualitatea?
Bai, norberak bere burua onartzea da oinarria. Yogaren bidez, presentzia hartzen hasten gara, gorputza ezagutzen, mugimendua lantzen... Pixkanaka loratzen.
Zure bilakaera erotikoa nola ikusiko genuke yogako 'bisualizazio' batean?
Koloreak ikusiko genituzke. Hasieran beltza, beltzetik grisera ondoren, eta horia, berdea eta urdina amaitzeko.
Ba al dakigu gure gorputza zaintzen?
Gehiago baloratu behar genuke gure buruaren era guztietako zaintza.
Zerk erlaxatzen du Yamelli?
Zuhaitz zahar bateko goroldio eder potol berde hori eskuekin ukitzeak eta usaintzeak [barrez].
Sexu praktika batean egon daitekeen arnasketa erritmoak izan al dezake tokirik yogan?
Bai. Arnasketa erritmo guztiak onartzen dira, baldin eta arnasketa guztiak kanporatzen baditugu.
Plan batean, yoga eta praktika erotikoak, zein ordenatan?
Aurrena, yoga, norbere gorputzarekin konektatzeko eta arnasaren bidez tentsioak kanporatzeko. Modu horretan, naturalki irekiko genizkioke ateak praktika erotikoari.
Klitoria ba al da txakra puntu bat?
Bai, bada!
Zer esango zenioke inoiz orgasmora iritsi ez den eta masturbatzen ez den lagun bati?
Izugarrizko abentura dela eta animatzeko.
Yogaz aparte, zertarako eskainiko zenizkioke gorputzari bost minutu gustagarri egunero?
Hanka hutsik ibiltzen.
Horma batean idatziko zenukeen esaldi bat?
Zaindu eta eskertu ama natura!
Yogako postura bat?
Zuhaitzaren postura. Oreka ariketa bat da, zerua lurrarekin lotzen duena.
Gune pizgarri bat?
Perfume denda bat.
Barruko zoriontasuna aurkitzeko gakoetako bat aipatzekotan, zein?
Bizitzari ateak irekita egotea.