Presoen eskubideen aldeko aldarria Erloko puntara eraman dute

Hainbat mendizalek Erlon eman zioten urte berriari ongietorria joan zen asteartean, abenduaren 1ean, eta euskal presoen eskubideen aldeko aldarria mendi horren puntara eraman zuten. Hain zuzen ere, dozenaka lagunek urtarrilaren 12an, Sarek antolatuta Bilbon izango den presoen eskubideen aldeko manifestaziora joateko deia egin zuten. #OrainPresoak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide