Aurtengo San Sebastian eguneko haurren danborradako taldeekin aterako diren zuzendariak hasi dira dagoeneko entseguak egiten. Joan zen astean egin zuten aurrena, eta gaur, berriz, bigarrena. Udal Musika Bandaren lokalean elkartu dira umeen danborradan aterako diren 11 taldetako zuzendari nagusiak eta zuzendari txikiak, eta sansebastianetako doinuak ikasten aritu dira Udal Musika Bandako zuzendari Unai Frantzesena lagun zutela.
Bi aste pasatxo baino ez dira gelditzen San Sebastian jaietarako, eta dagoeneko jarrita dituzte haurren nahiz helduen danborradetarako entseguen datak: hilaren 15ean, asteartea, izango da aurrena, eta hilaren 16an eta 17an hurrengoak. Umeek 16:00etatik 16:50era egingo dituzte entseguak, Izarraitz pilotalekuan, eta helduek 21:00etatik 22:00ak ingurura bitartean.