Errege Magoak San Martin egoitzan izan dira

Uztarria.eus 2019ko urt. 6a, 13:07

Kabalkada hasi aurretik, San Martin egoitzan izan ziren atzo arratsaldean Errege Magoak, eta han ere ilusioa piztu zuten Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Erregeek opariak utzi zizkieten hango egoiliarrei, eta solasean egiteko eta argazkiak ateratzeko aukera izan zuten horiek.

Egoiliarrei opariak utzita, 19:00etan kabalkada egin zuten herriko kaleetan Errege Magoek, eta ehunka lagunek eman zieten ongietorria hiru Erregeei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide