Beñat Hevia eta Spencer Reaves fitxatu ditu Juaristi ISBk

Uztarria.eus 2019ko urt. 6a, 13:35

Spencer Reaves. (ISB)

Iraurgi Saskibaloi Taldearen gizonen talde nagusiak bi fitxaketa egin ditu; aurrerantzean talde horretan ariko dira Beñat Hevia donostiarra eta Spencer Reaves estatubatuarra.

Iraurgi Saskibaloi Taldearen gizonen talde nagusiak bi fitxaketa egin ditu; hain zuzen ere, talde horretan ariko dira aurrerantzean Beñat Hevia eta Spencer Reaves. Hevia 1995ean Donostian jaioa da. Azken bi denboraldiak Ameriketako Estatu Batuetako Dalton ST taldearekin jokatu ostean, Euskal Herrira itzuli da berriz, eta Lolo Encinasen aginduetara ariko da. Lehen urratsak Easo taldearekin egin zituen donostiarrak, eta Askatuak taldearekin beste denboraldi bat egin ondoren, Cuesta JC taldean jokatzera igaro zen.

Reaves, berriz, AEBetakoa da, eta azken denboraldiak Missouriko (AEB) Central Mo taldean egin ditu. Lorpen ugari egindakoa da, eta sei hilabete jokatu gabe egin ostean, Juaristi ISB taldeak fitxatu du, Marshall Riddleren partez aritzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide