Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janaria bilduko dute bihar

Uztarria.eus

Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko elkarteak egingo du bilketa, Sanjuandegiko eta Juan XXXIII auzoko Eroski supermerkatuetan nahiz BMn izango dira boluntarioak janaria biltzen, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Datorren astean herriko ikastetxeetan egingo dute produktuen bilketa.

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko janariak eta produktuak bilduko dituzte bihar, zapatua, Azpeitian. Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko elkarteak egingo du bilketa, Sanjuandegiko eta Juan XXXIII auzoko Eroski supermerkatuetan nahiz BMn izango dira boluntarioak janaria biltzen, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Arroza, makarroiak, lekaleak –lentejak, babak, garbantzuak...–, azukrea, latako atuna, sardinak eta konpresak jasoko dituzte. Gainera, datorren astean herriko ikastetxeetan egingo dute produktu horien bilketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide