Egun gutxi batzuk baino ez dira falta San Sebastian jaietarako, eta horren erakusle dira dagoeneko herriko saltokietako erakusleihoetan nabarmentzen diren koloreak; izan ere, apaingarri zuri-urdinak eta hainbat danbor taldetako jantziak ikus daitezke hainbat saltokitan. Horrez gain, hasi dira herritarrak etxeko balkoietan sansebastianetako zapiak jartzen, eta gainera, gaur aritu dira udal brigadako langileak sokamuturrerako hesiak jartzen herriko zenbait gunetan, hala nola Artzubia etorbidean.