Goienetxe fundazioko Irakurketa Errazeko taldeko kideak Udal liburutegian izan ziren atzo, asteazkena, azken bi hilabeteetan irakurri duten El agua del Rif liburua elkarrekin amaitzeko. Goienetxeko lagunak eta liburutegiko arduradunak ez ezik, atzoko saioan izan zen Argeliako Zineb laguna ere. Modu horretan, Irakurketa Errazeko kideek Zinebekin liburuari buruz hitz egiteko aukera izan zuten. Izan ere, irakurri berri duten liburuaren protagonista mutiko arabiar bat da.