Urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan, danborrada dela eta, hainbat aldaketa izango da autobus geltokietan. 21:45etik 22:45era bitartean, Julian Elorza etorbideko, Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko eta anbulatorioaren aurreko geltokietan ez dira geldituko autobusak. Geltoki horietan beharrean, Tren Museoko oinezkoentzako zubiaren parean, sahiesbidean, egingo dituzte geldialdiak autobusek.