Gazi-gozoa izan da joan den asteburua Iraurgi Saskibaloiko talde nagusientzat.
Juaristi Machines Tools ISBk 73 eta 61 hartu zuen mendean Baskonia eta, horrenbestez, denboraldiko hamargarren garaipena lortu zuen. Horri esker, Lolo Encinasen taldea Zilarrezko LEB ligako A1 multzorako sailkatzetik gerto eta hurbilago dago. Ostiraleko neurketan nabarmena izan zen Juaristiren nagusitasuna. Haseratik egin zuen ihes markagailuan, Baskonia hirugarren laurdenean aurretik jarri bazen ere, eta joko polit eta eraginkorra eginda, balio handiko garaipena lortu zuen. Spencer Reaves izan zen neurketako onena eta Kenshnro pibot berriak ere maila ona eman zuen.
Añares ISBk, aldiz, 70 eta 80 galdu zuen Bartzelonaren aurka. Kataluniako taldeak partida hasieran ihes egin zuen markagailuan, eta Añaresek, inoiz amore eman ez bazuen ere, ezinezkoa izan zuen garaipena lortzea. Davidova eta Fequiare izan ziren Añares taldeko bi onenak.
Datorren asteburuan bi taldeek larunbatean jokatuko dute. Juaristik Galizian jokatuko du, Marinen aurka; bi taldeek hamarna garaipen dituzte. Añaresek Bartzelonan jokatuko du, Lima Hortaren aurka; Iraurgikoek bederatzi garaipen dituen bitartean, Limak bost ditu.