Igor Meltxor kazetari, ikertzaile eta analista politikoak Korrupzioa Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du bihar, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Solasaldia 19:00etan hasiko da, eta Elkar-ekinek antolatu du. Hitzaldian EUStelkeria, Corrupcion en el Oasis Vasco izeneko lana aurkeztuko du. Biharko saioan liburuan jaso dituen hainbat datu plazaratuko ditu ikerketa kazetariak.
Euskal Herrian azken 35 urtetan jazotako ustelkeria kasuetako batzuk aztertu ditu Meltxorrek EUStelkeria liburuan. Besteak beste, txanpon makinez, Osakidetzaren gaineko aferez eta Gipuzkoako erraustegiaz hitz egiten du ondutako lanean. Javier Etayo Tasio marrazkilariaren 40 ilustraziok osagarritzen dute Meltxorren lana.