Asteburua dotorea izan da Iraurgi Saskibaloiaren bi talde nagusientzat. Añaresek eta Juaristi Machines Toolsek, biek., Azkoitian jokatutako liga partidak irabazi egin dituzte.
Avilesen aurka 69 eta 65 irabazita, azken jardunaldietako emaitza bolada okerra eten du Añares ISBk. Oso ondo hasi arren, Luix Agirreren taldeak lan asko egin behar izan zuen denboraldiko hamargarren garaipena lortzeko. Fequiere eta Haty Nawezhi izan ziren bi onenak, hurrenez hurren 27 eta 24 puntu saskiratuz.
Garaipen horren ostean, Añares bosgarrena da sailkapenean. Datorren larunbatean A Coruñan jokatuko dute Iraurgikoek.
Juaristi Machines Toolsek indartsu jarraitzen du. Atzo, Avila 73 eta 49 menderatu zuen, aurkaria baino askoz hobeto jokatuta, beste behin. Lolo Encinasen taldea sasoi betean iritsi da denboraldiko unerik garrantzitsuenera. Talde osoa dago oso ondo eta oraintxe bertan edozeini aurre egiteko gai dira. Igandean Pawell izan zen onena, defentsan zein erasoan gauza ikusgarriak eginez.
Lehen fasea amaitzeko bi jardunaldi falta direla, sailkapena estu-estu dago Urrezko LEB ligan. Juaristi bosgarrena da 12 garaipenekin, baina garaipen kopuru bera dute bigarrengotik hasi eta bosgarrengoraino dauden lau taldeek, eta atzetik datozen bi taldeek 11 garaipen dituzte. Beraz, badirudi A-1 erako sailkatzeko sei talderentzat bost txartel daudela.
Juaristik larunbatean Salamancan jokatuko du, Tormesen aurka,