Serafim de Sousak egin du Joseba Irazokiren azken diskoko azaleko irudia

Uztarria.eus

Serafim de Sousa Azpeitiko bizilagunak egina da Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen Zu al zara? disko berriaren azala. Tania de Sousa Zuloakeko abeslariaren aita da Serafim, eta Taniak Uztarria.eus-i azaldu dionez, marrazkiak 80-90 hamarkadetan eginak dira: "Facebookera igo nituen aita egindako marrazki horiek, eta Irazokik ikusi egin zituen. Zenbait marrazki eskatu egin zizkidan, eta halaxe atera dira diskoarekin".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide