Urrestillako Festa Batzordea hasi da aurtengo San Juan festak antolatzen. Hori dela eta, bilera irekia antolatu du biharko, asteazkena, eta bertan parte hartzera dei egin die herritar guztiei.
Izan ere, urrestildarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi dituzte festa batzordekoek, datorren ekainean ospatuko dituzten jaietako egitaraua osatzerakoan kontuan hartzeko. Jubilatuen lokalean egingo dute biharko bilera, 19:30ean hasita.