Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko bigarren Death Cafe saioa antolatu du Urbizixa taldeak datorren asteazkenerako, otsailak 20. Urtarrilean egin zuten lehen saioa "arrakastatsua" izan zela eta, bigarrena prestatu dute, baina orduerdi lehenago hasiko dute tertulia; hain zuzen ere, asteazkenekoa 18:30etik 20:30era izango da, Sindikatu Zaharrean.
Hogei laguneko muga jarri dute saiorako, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da. Izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak 627 11 78 19 telefonora (Izan) deitu dezake.
Otsaileko aldizkarian, 213. zenbakian, Death Cafe saioen inguruko erreportaje luzea egin du Uztarriak. Hain zuzen ere, Azpeitiko kafe tertulien sustatzaile Manex Beristainekin eta Iñaki Arregi Izan-ekin nahiz Death Caferen lehen saioan parte hartu zuten Saioa Garmendiarekin eta Maite Urbietarekin osatu du Uztarriak erreportajea.