Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, bertan behera gelditu da Hezurbeltzak musika taldeak gaur gauean Sanagustin kulturgunean eskaini behar zuen kontzertua. Taldekideetako bat gaixorik dagoelako utzi dute bertan behera emanaldia, eta data berria adostean jakinaraziko dutela esan du Kulturazek.
Uztarria komunikazio taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatu zituen bazkideen artean, eta horiek ere data berriaren zain gelditu beharko dute. Dena den, Maria Ezamak eta Maite Alberdik sarrera bana izango dute data berria jartzen dutenean.