'Mikrouhinak' saioa

Izaki Gardenak taldearen musikak lilura eragin du

Uztarria.eus

Moby Dick bakarlariak eta Izaki Gardenak musika taldeak kontzertu bana eskaini zuten joan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean, eta goxo, dotore eta indartsu aritu ziren guztiak ere. Izaki Gardenak taldeak lilura eragin zuen han bildutako dozenaka lagunen artean, eta Gasteizko taldeak eskainitako emanaldiaren irudiekin osatutako laburpen bideoa da honako hau, Kulturaz kooperatibak, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean egindako Mikrouhinak bideo sortarako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide