Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko argazkia aterako dute bihar

Uztarria.eus

Iazko argazkia.

Kalera dinamikak 13:30erako jarri du hitzordua, plazan. Urteak dira presoei-eta babesa agertzeko argazkia ateratzen dutela Elegante Egunean.

Ohiko moduan, bihar, Elegante Eguna, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko argazkia ateratzeko deialdia egin du Kalera dinamikak. 13:30erako jarri dute hitzordua, plazan, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete egitasmoaren antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide